Marlborougheko dukea, John Churchill
John Churchill Musbury-en jaio zen 1650ean eta Granbourn Lodge-n hil 1722an.Militar ingelesa izan zen. Hasieran Jakobo II.aren alde egon zen, baina gero Gilermo Orangekoaren aldera pasatu zen. Ana erreginak agintea lortu zuenean (1702), tropa britainiarren komandanteburu bilakatu zen. Espainiako Ondorengotza-Gerran, aliatuen buru zelarik, Blenheim (1704) eta Malplaquet-en (1709) garaile izan zen. Kendu egin zuten bere karguetatik (1711).
I: Harluxet