Maria Antonieta
Maria Antonieta Vienan jaio zen 1755ean eta Parisen hil 1793an. Frantziako erregina, Maria Teresa Austriako enperatrizaren eta Frantzisko I.a enperadorearen alaba. Luis XVI.a izango zen Frantziako dofinarekin ezkondu zen (1770). Estatu Orokorrak biltzearen aurka egon ondoren, Iraultzari aurre egitera behartu zuen Luis XVI.a. Templeko presondegian sartu zuten erregearekin eta familiarekin batera (1792); erregea hil ondoren, Conciergerie-n eduki zuten atxilotua. Gillotinan hil zuten.
Iturria: Harluxet