Maintenongo markesa, Françoise d'Aubigné
Françoise Maitenongoa Niort-en jaio zen 1635ean eta Saint-Cyr-en hil 1719an. Luis XIV.aren seme-alabak hezi zituen eta Maria Teresa erregina hil zenean, erregearekin ezkondu zen ezkutuan (1683). Gai erlijiosoetan eragin handia izan zuen. Erregea hil zenean, dirurik gabeko noble gazteak hezteko berak fundatutako Saint Cyr-era erretiratu zen (1715).
Iturria: Harluxet