Luzuriaga, Claudio Anton Luzuria
Claudio Luzuriaga Soto de Cameros-en jaio zen 1792an eta Miarritzen hil 1874an. Donostiako lehen instantziako epaitegiko plaza zuen eta liberalekin harremanak izan zituen bertan. 1836tik aurrera politikan ibili zen: hainbat aldiz diputatu, estatu-ministro (1854) eta Epaitegi Goreneko lehendakari izan zen. O'Donnell-ek gobernua osatzeko justizi ministro hautatu zuen (1856), baina Luzuriagak uko egin zion. Araban eta Gipuzkoan metalurgi industria bultzatu zuen.
I: Harluxet