Luisa Saboiakoa
Luisa Saboiakoa Pont-d'Ain-en jaio zen 1476an eta Grez-sur-Loing-en hil 1531ean. Frantziako erregeordea izan zen. Felipe Savoiako dukearen eta Margarita Borboikoaren alaba. Angulemako Karlos Orléansko kondearekin ezkondu zen eta seme Frantzisko I.a Italian borrokatzen zen bitartean (1515, 1525-26), haren erregeorde izan zen. Margarita Austriakoarekin Cambraiko bakea sinatu zuen (1529).
I: Harluxet