Llaguno, Eugenio
Eugenio Llaguno Managarai-n, Aiara, jaio zen 1724an eta Madrilen hil 1799an. Gasteizen lehen ikasketak egin, Madrilera joan eta funtzionario, estatu-idazkari (1751) eta Justiziako ministro izan zen (1794-96). Koroari eskainitako zerbitzuengatik Karlos III.aren Gurutze Handia eta Santiagoko ordenaren abitua jaso zituen; Historiako Erret Akademiako kidea (1755) eta idazkaria (1759) ere izan zen.
Idazteari ekin zion ondoren; itzulpenak, Espainiako zenbait erregeren historia, eta beste zenbait lan egin zituen. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea babesteko Erret Zedula lortu eta elkarteak Bergaran sortutako Institutuaren estatutuak onar zitezen lortu zuen. Arabako ohorezko diputatu nagusi eta probintziako "Aita" izendatu zuten (1794).
I: Harluxet