Liedena, Joan
Joan Liedena Iruņeko kalonjea izan zen (XV. m.). Zuzenbidean lizentziatu zen (1413) eta Nafarroako Karlos III.ak Gorte nagusiko alkate izendatu zuen. Bolognako Unibertsitatean doktoretza lortu eta Konstantzako kontzilioan parte hartu zuen Nafarroako ordezkari gisa (1416). Gaztelan enbaxadorea izan zen (1430).
Iturria: Harluxet