Lersundi, Francisco Alexandro
Frantzisko Alexandro Lertsundi Valentzian jaio zen 1815ean eta Baionan hil 1874an. Lehen Gerra Karlistan eta Madrilgo altxamenduan parte hartu ondoren 1850ean armadatik erretiratu eta politikan sartu zen. Ministro-kontseiluko lehendakaria (1853), lau aldiz gerra-ministroa, itsas arazoetarako ministroa, estatu-ministroa, Alderdi Moderatuko burua eta Gipuzkoako diputatu nagusia izan zen (1867). Euskal Herriko foruen defentsa egin zuen. Donostiaren alde ere lan egin zuen; arrantzaleentzat portuko auzoa eraikitzeko baimena lortu zuen.
I: Harluxet