Larregi J. Bernard

XVIII. mendeko idazle lapurtarra, Donibane Lohitzunen jaioa. Uztaritzeko eta Basusarriko erretore izan zen. Bi liburukietan argitaratu zituen "Testament Çaharreco eta Berrico Historioa" (1775). Berak idatziak dira ere "Cantico izpiritualac" (1763) eta DŽEstaing kondearen omenez "DŽEstaing Jaun Contearen Laudorioak" (1794).

Iraultza Frantsesa piztu zenean Aiherrako bikarioa zen. Konstituzioa zin egiteari uko egin eta erbesteratu behar izan zuen (1792). Iraultzaren aldekoek elizako kanpaiak eta kalizak eraman zituzten. Erretore etxea eta Beltzuntzetarren gaztelua Saint Palais-en saldu egin ziren, Konbentzioak ondasun nazionalak izendatzea aitzaki. 

Iturria: Elhuyar.