Larralde, Madeleine
Madeleine Larralde Saran jaio zen eta 1794an hil zen. Kondaira katolikoaren arabera, Berara jaunartzera joandako 15 urteko neskatxa zen; tropa iraultzaileen aurrean ez bide zuen ezkutatu zertan zebilen eta Donibane Lohizunen fusilatu egin zuten. Gertaera hau, zenbait idazle, bertsolari eta poetak gaitzat hartu izan zuen. Gertaera horren berri ematen duen agiriaren arabera, ordea, Beran lan egiten zuen 35 urteko emakume bat zen. Iraultza frantsesaren aurkako izatearen akusaziopean atxilotu, epaitu eta hil egin zuten (1794).
I: Harluxet