Lacort Larralde, Basilio
Basilio Lacort Beran jaio zen 1851ean eta Iruņean hil 1908an. Guardia zibila zen eta Bigarren Gerra Karlista hasitakoan Elizondora bidali zuten. Ondoren Kubara joan zen, baina gaixotu eta Europara itzuli zen. Errepublikarrak Badajozen altxatu zireneko ekintzan parte hartu zuen, baina porrot egin eta Portugalera ihes egin behar izan zuen (1883). Madrilen finkatu eta kazetari-lanetan hasi zen; "El Pais" aldizkari errepublikarreko kolaboratzaile izan zen eta Iruņean "El Porvenir Navarro" aldizkaria sortu zuen (1898). Aldizkaria eliza eta kleroaren kontrakoa zela-eta Iruņeko apezpikuak Lacort eskumikatu eta aldizkaria itxi egin zituen.
Iturria: Harluxet