Karlos Orléans-koa
Karlos Parisen jaio zen 1394an eta Amboise-en hil 1465ean. Poeta frantsesa, Orléansko dukea. Frantziako Luis XII.aren aita zen. Azincourt-en harrapatu zuten eta hogeita bost urte Ingalaterran eman zituen preso. Bere poesiak zaldun-espiritua, gorte-maitasuna eta iraganiko denboraren nostalgia batu zituen.
Iturria: Harluxet