Karlos Izukaitza Borgoniakoa
Karlos Borgoniakoa Dijon-en jaio zen 1433an eta Nancy aurrean hil zuten 1477an. Borgoniako dukea (1467 - 1477), Felipe Onbera Borgoniakoaren semea.
Printzerri boteretsua osatzen saiatu zen. Montlhéry-ko batailaren ondoren (1465), Luis XI.a Conflans eta Saint-Maurko itunak sinarazi zizkion. Lorena hartu zuen, baina, suitzarrek Granson eta Morat-en garaitu zuten (1476). Lorenako dukearen aurkako borrokan hil zuten.
Iturria: Elhuyar