Karlos printzea, Don
Don Karlos printzea Valladolid-en jaio zen 1545ean eta Madrilen hil 1568an. Asturiasko printzea. Felipe II.aren eta haren lehengusina Maria Portugalgoaren semea.
Gaztelako Gorteek oinordekotzat ezagutu zuten (1560), baina, aitak oinordekotza kendu egin zion. Aitari hartu zion gorrotoak bultzatuta Herri Beheretan matxinatuekin haren kontra azpijokoan aritu zen. Ondoren, burutik eginda zegoela-eta Felipek Karlos semea jauregian giltzapetu zuen, eta bertan hil zen.
Iturria: Elhuyar/ Lur