Karlos XIV.a (Jean Baptiste Bernadotte)
Karlos Joan XIV.a Pauen jaio zen 1763an eta Stockholm-en hil 1844an. Suedia eta Norvegiako erregea (1818 - 1844) eta Frantziako mariskala. Iraultza Frantseseko eta Inperio Frantseseko gerretan nabarmendu zen, eta Inperioko mariskal (1804) eta Pontecorvoko printze (1806) izendatu zuten. Suediako printze jaraunsle bilakatu zenean (1810), Napoleonen aurka borrokatu zen Errusiako kanpainan eta Leipzig-en. Karlos XIII.aren ondorengo hautatu zuten (1818) eta Suediako gaur egungo dinastiaren fundatzaile bihurtu zen.
Iturria: Harluxet