<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Inperio Frantsesa
Lehena:
Napoleon I.ak Frantzian ezarritako erregimen politikoa (1804-V / 1814-IV). Enperadoreak abdikatu zuen arte iraun zuen. Ehun Egunak izeneko aldian (1815-III / VI) berrezarri egin zen.
Bigarrena:
Napoleon III.ak, ordura arte II. Errepublikako (1848 - 1852) lehendakariak, Frantzian ezarritako erregimen politikoa (1852-XI/1870-IX). Lehen garai larderiatsu baten ondoren, liberalago bilakatu zen Bigarren Inperioa (1860 - 1870). Franko-prusiar gerra galdu ondoren, Parisko herriak, diputatu errepublikarrak buru, uzkaili egin zuen Inperioa. Alemaniaren aurkako gerra galduta, Sedango kapitulazioaren ondorioz erori zen erregimena.
Iturria: Harluxet