Jodl, Alfred
Alfret Jodl Würzburg-en jaio zen 1890ean eta Nuremberg-en hil zuten 1946an. Bigarren Mundu-Gerran Wehrmacht-eko operazio-bulegoko burua (1939-45), armada alemanaren errendizio-akta sinatu zuen Reims-en (1945). Nuremberg-eko prozesuan heriotza-zigorra ezarri eta exekutatu egin zuten.
Iturria: Harluxet