Joana Enrikez Nafarroakoa
Joana Enrikez Torrebalton jaio zen 1245ean eta Tarragonan hil zen 1468an. Joan II.a Trastamarakoaren bigarren emaztea egin zenean, Nafarroako erregina (1447 - 1468) eta Aragoikoa (1458 - 1468).
Joan II.a Trastamarakoak bere emazte Joana Enrikez izendatu zuen erregeordekide, Bianako printzearekin batera. Joan II.a aita, eta Karlos IV.a Bianako Printzea semearen arteko liskarrak areagotu egin ziren orduan (1451). Aragoiko Alfontso hildakoan Joan II.a eta Joana errege egin zituzten (1458). Bianako printzea hil zenean Fernando II.a Inkisiziokoa egin zuten Kataluniako erregeorde eta Joana Enrikez arduratu zen agintaritzaz. Leonor I.a Nafarroako erresumaren ondorengo erregina izendatzeko ituna sinatu zuen (1467).
Iturria: Elhuyar