Jenobeba Brabant-ekoa

Erdi Aroko herri-kondaira bateko emakumezko heroia, Brabant-eko dukearen alaba eta Sigfrido kondearen emaztea. Adulterioaz salatu zuten gezurretan, eta bere senarrak heriotzara kondenatu zuen; semearekin bizi izan zen luzaroan basoan. Euskal Herrian oso ezaguna egin zen Gregorio Arruek egindako itzulpenari esker (Bravante-co Genovevaren bicitz arrigarri miragarria, Cristobal Schmid-ec egui- eta eusquerara itzulia, 1885) eta Zapirainek jarritako bertsoei esker (1929).

Iturria: Harluxet