Jaurgain, Jean
Jean Jaurgain Ozazen jaio zen 1842an eta Ziburun hil 1920an. Kazetari, historialari eta literatur kritikari. Franko-prusiar gerran parte hartu zuen (1870). Parisko aldizkari batek bidalia Bigarren Gerra Karlistan Iruñean kazetari ibili zen eta bertako artxiboko materiala aztertu eta lantzeko aukera izan zuen. Han bildutako materialarekin, besteak beste, "Arnaud d'Oihenart et sa famille" (1885), "La Vasconie: étude historique et critique sur les origines du royaume de Navarre" (1886) eta "L'évêche de Bayonne et la légende de Saint-Leon" (1917) lanak egin zituen. Eskualzaleen Biltzarreko lehendakaria izan zen.
Iturria: Harluxet