Iztueta Etxeberria, Juan Inazio
Joan Inazio Iztueta Zaldibian jaio zen 1767 eta bertan hil 1845ean. Zerga-biltzailea eta kartzelako zuzendaria izan zen. Lapurreta bat leporatuta 1801 - 1807 bitartean kartzelan egon zen. Napoleonen arkako gerra garaian afrantsesatua izan zen. Euskal dantzak galzorian zeuden garaian berreskuratu egin zituen; Donostian dantza-taldeak sortu eta honako liburuak idatzi zituen "Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soņu zar eta itz-neurtu edo versoaquin" (1824) eta "Euskaldun anciņa anciņaco" (1826). Larramendiren belaunaldia deitu izanaren partaidea izan zen eta Larramendik proposaturiko neologismo ugari erabili zituen bere idazkietan. Euskal Herriaren historia, folklorea eta kultura ondo ezagutzen zituela erakutsi zuen lan hauetan: "Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia" (1847).
Iturria: Harluxet