Iturbe Abasolo, Txomin
Txomin Iturbe Arrasaten jaio zen 1943an eta Aljerian hil 1987an. ETAko buruzagi historikoa izan zen. 1969an Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen; 1975 - 1979 bitartean lau atentatu jasan zituen bertan. Atxilotu eta Gabonera deportatu zuten, eta handik Aljeriara (1986). ETAn eragin handia izan zuen: ideologikoki nazionalismotik hurbilago zegoen marxismotik baino eta euskara ikusten zuen Euskal Herriaren independentziaren habe nagusi. ETA eta Espainiako gobernuaren arteko elkarrizketa politikoaren alde azaldu zen beti. Auto-istripuan hil zen.
Iturria: Harluxet