Isabel Portugalgoa
Isabel Portugalgoa Lisboan jaio zen 1503an eta Toledon hil 1539an. Espainiako erregina eta Alemaniako enperatriza (1526 - 1539), Portugalgo errege Manuel I.a Zorionekoaren alaba eta Errege-erregina Katolikoen biloba. Lehengusua zuen Espainiako Karlos I.arekin ezkondu zen (1526) eta Gaztela eta Aragoiko erregeorde izan zen (1529-33; 1535-36). Bere seme Felipe II.a Gaztelakoa errege izan zen.
Iturria: Harluxet