Iglesias, Pablo
Pablo Iglesias Ferrolen jaio zen 1850ean eta Madrilen hil 1925ean. Politikari espainola izan zen. Espainiako sozialismoaren figura nagusia, PSOE (1879) eta UGT (1888) sortu zituen, eta bietako lehendakaria izan zen. El Socialista egunkaria fundatu zuen. Espainiako langileen lehen greba antolatu zuen (1882).
Iturria: Harluxet