Ibarnegarai, Jean
Jean Ibarnegarai Uharte-Garazin, Behe Nafarroa, jaio zen 1886an eta 1956 hil zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen. Maule eta Garaziko diputatua izan zen 1914an. Lehen Mundu-Gerran frantsesen aldeko kanpainak egin zituen. Gerraostean joko garbi eta luzean pilota-modalitateak berpizten ahalegindu zen. Zenbait talde ezkertiar Elizaren aurka altxa zenean, elizaren alde jarri zen (1925). Iparraldeko politika eskuindarreko burua, Petain jeneralak gobernu-ministro izendatu zuenean faxismora gero eta gehiago hurbildu zen.
Iturria: Harluxet