Halevi, Yehuda Judah

Judah Halevi Tuteran jaio zen ~1075ean eta Alexandrian hil 1141ean. Poeta eta filosofo nafarra izan zen. Toledoarra zelakoan "Gaztelaua" izengoitia jarri zioten. Zaragoza eta Toledon bizi izan zen. Handik Kordoba eta Granadara joan eta bertan intelektual arabiarren eragina jaso zuen. Medikua ere izan zen. 800en bat poema idatzi zituen eta horietatik asko, sinagogetan kantatzen dira. Gaztaroan maitasuna eta ardoa, natura eta lagunak izan zituen gai; poesia samurra eta fina egin zuen. Zahartu ahala eta, aldaketa historikoen eraginez juduekiko jokaerak okerrera egin zuenean, gai moralak, erlijiosoak eta filosofikoak landu zituen. Al-Hazari liburuan judaismoa goraipatu zuen. Kuzar' da bere lan apologetiko nagusia; juduen filosofiaren aurkezpena egin zuen bertan elkarrizketen bidez.

Iturria: Harluxet