Gregorio Tourskoa, San
Gregorio Toursko donea Clermont-Ferrand-en jaio zen ~538an eta Tours.en hil ~594an. Elizgizon eta historialari frantsesa izan zen. Toursko apezpikua (573 - 594), eginkizun politiko handia izan zuen erresuma frankoen arteko etsaigoak baretzeko. Goiz Erdi Aroko erresuma merovinjioari buruzko kronika idatzi zuen: Frankoen Historia.
Euskaldunei buruz ondoko hau ere idatzi zuen: Baskoiek, ordea, mendietatik lautadara etorriz, mahasti eta soroak hondatu zituzten, etxeak erre, eta bizilagun asko beren aziendekin preso eraman. Eta Austrobaldo jeneralak sarri eraso bazien ere ez zuen ondorio on handirik lortu".
Iturria: Harluxet/ Euskara, euskaldunon hizkuntza, Joseba Intxausti/