Gontzalo Gartzes

Gontzalo Gartzes ez dakigu non eta noiz jaio zen, 1030ean g.gb., eta ezta ere non hil zen, 1045ean g.gb. Nafarroako Antso III.a Nagusiaren eta Muniaren seme gazteena. Aitaren oinordetzaren arabera Gontzalori Sobrarbeko eta Ribagortzako konderrietako errege jabetzak egokitu zitzaizkion. Tamalez, Antso Nagusiaren seme gazteenaren bizitzaz gutxi dakigu. Alta hil zenean hamabost bat urtekoa behar zuen, baina berriak falta zaizkigu. Erdi Aroko kronikek pertsonaía ahantzi zuten XIV. mende arte eta orduan idatzitakoagatik pentsa liteke hil egin zutela 1045 baino lehenago, eta bere jabetzak Ramiroren esku gelditu zirela.

Iturria: Aitor Pescador Medrano