Goienetxe, Jean Blaise
Jean Blaise Goienetxe Senperen jaio zen 1778an eta hil 1842an. Militar lapurtarra izan zen. Jose Bonaparteren armadan sartu eta enperadorearen ohorezko guardiara bidali zuten (1808). Donibane-Lohizuneko frantses armadako horniketa-arduraduna izan zen, Lapurdiko zutabe higikorreko komandante egin eta Pirinioetara bidali zuten (1810). Baionara itzuli eta Harizpe mariskalaren Euskal ehiztariak armada-taldean parte hartu zuen (1814). Napoleon garaitu zutenean bere sorterrira erretiratu eta bertako alkatea izan zen.
Iturria: Harluxet