Gilermo Raimundo Sault-ekoa (Guillaume Raymond)
Guillaume Raymond XII. mendean bizi izan zen pertsonai historiko lapurtarra izan zen. Lapurdi, Arberoa eta Zuberoako 9. bizkondea (1192 - 1193). Maria Sault-koaren semea eta Bertran eta Arnaldo Sault-ekoaren iloba.
Bere agintaldian, Enrike II.a Plantagent erregeari saldu zizkion bizkonderriko eskubideak. Akitaniako dukerriak bereganatu zuen Lapurdi eta gobernadoreen ordez, Ingalaterrako erregeak baileak izendatu zituen (1193).
Iturria: Elhuyar