Enrike II.a Plantagenet Ingalaterrakoa
Enrike II.a Plantagenet Le Mans-en jaio zen 1133an eta Chinon-en hil 1189an. Ingalaterrako erregea (1154 - 1189), Normandiako dukea (1150 - 1189), Anjouko dukea (1151) eta 1152an Leonor Akitaniakoarekin ezkontza medio, Akitaniako dukea (1154 - 1189); horrela, Akitaniako dukerria Ingalaterrako koroari atxiki zion. Godofredo V.a Plantagenet eta Matilderen (Enrike I.aren alaba) semea. Esteban Bloisekoaren ondorengoa. Rikardo I.a Leohibitzaren eta Joan Lurgabea semeak izan zituen.
Jaun feudalen, eskoziarren eta galestarren aurka borrokatu zen. Noble eta elizaren boterea murriztuz eta administrazioa antolatuz, monarkiaren agintea sendotu zuen. Elizaren pribilejioak murriztu nahi izan zituen (Clarendongo Konstituzioa, 1164), baina horretan, Tomas Becket Canterburyko apezpikua, aurkakoa izan zuen. 1170ean, erregearen inguruko nobleek Toman Becket hil eta Enrikeren gainbeheraren hasiera izan zen.
Enrike II.ak jendaurreko penitentzia egin eta baliogabetu behar izan zuen Clarendongo erabakiak, Erromako aita sainduaren aginduz. Oztopo handiak izan zituen familia barnean; emazteak eta semeek bultzaturiko hiru matxinadari aurre egin behar izan zien. Enrike seme gazteak gidaturiko gidaturiko lehena arazo handirik gabe zapaldu zuen; bigarrenean Felipe-Augusto Frantziako erregeak parte hartu eta larriagoa izan zen; eta hirugarrena (1188 - 1189) Joan Lurgabea semeak bultzatu eta haren ondorioz hil zen.
Bere alaba Leonor, Gaztelako Alfontso VIII.arekin ezkondu zen. Nafarroako Antso VI.a Jakituna eta Gaztelako Alfontso bere suhiaren arteko erreinuaren muga arazoak ebatzi zituen laudo bidez, Espainiako eta Nafarroako mugaren banaketarako arbitraia egin zuena: "Division of kingdons of Navarre and Spain" (1177).
Loturak: >Belaz, Joan; Pedro Artaxonakoa;
Iturria: Elhuyar/ Auņamendi Entziklopedia/ La Navarra Maritima/ Lur Entziklopedia