Garcia Goiena, Florencio
Florentzio Gartzia Goiena Tafallan jaio zen 1783an eta Madrilen hil 1855ean. Granada eta Zaragozako buruzagi politikoa izan zen. Liberala zen eta 1823an atzerriratu egin behar izan zuen, baina Fernando VII.a hildakoan itzuli egin zen. Madrilgo fiskala, Auzitegi Goreneko ministroa eta ondoren lehendakari egin zuten. Justizi ministro eta kontseiluko lehendakari izendatu zuten; Espainiako zuzenbidearen berrikuntzaz eta kode zibilaren prestakuntzaz arduratu zen. Zuzenbideko liburuak idatzi zituen. Nafarroako diputatua Madrilen (1840) eta senadorea (1844 - 1846) izan zen.
Iturria: Harluxet