Folcaut, Bernard
Bernardo Folcaut Iruņean jaio zen 1315ean eta Anagni-n, Italia, hil 1377an. Apaiz-ikasketak egin eta bikario nagusia izan ondoren Tuterako katedraleko kalonje egin zuen Klemente VI.ak (1349). Nafarroako Karlos II.a Konkistatzailearen zerbitzura zegoela (1350 - 1361), Frantziako eta Nafarroako erresumen arteko harreman diplomatikoez arduratu zen; Nafarroako enbaxadore izan zen. Karlos II.aren askapenerako negoziazioan parte hartu zuen (1356-57). Avignongo entzule apostoliko (1361) eta Huescako apezpikua izan zen (1363). Urbano V.ak Iruņeko apezpiku izendatu zuen (1364-77). Elizbarrutiko administrazioan berrikuntzak egiten saiatu zen. Gregorio XI.a aita santuaren enbaxadore lanetan eman zituen bere azken urteak.
Iturria: Haluxet