Foix, Louis

Luis Foix Injineru frantsesa izan zen (XVI. m.). Aturri ibaiaren bokalea bideratzeaz arduratu zen Enrike III.aren aginduz. Ez zen lan erraza izan, padurez eratutako lurraldea izateaz gain ibaia ur handikoa baitzen; hiru bider berreraiki behar izan zituzten murruak. Azkenik, eraikuntza bukatu eta ibaia nabigagarri bilakaturik, Baionako portua eta industria garatzen hasi zen (1578).

Iturria: Harluxet