Fernandez Garaialde, Ramon

Ramon Garaialde Pasaian jaio zen 1814an eta Donostian hil 1903an. Haziendako ministerioko artxibozaina izan zen. Ehungintza-lantegi bat sortu zuen Andoainen 1854an. Demokrata-errepublikarra zen eta Isabel II.a tronutik kendutakoan, probintziako iraultza-batzordeko lehendakaria izan zen. Donostiako alkate izan zen 1869-73 bitartean; ur-horniketa antolatu eta bertako eskola, institutu eta azoka eraikitzen lagundu zuen. Idazteari emana eta foruzale sutsua izanik, hainbat aldizkaritan parte hartu zuen politika eta kulturari buruzko gaiak landuz; olerkiak eta "La Tapada" eta "En la cárcel" zartzuelen liburuak ere prestatu zituen.

Iturria: Harluxet