Esnaola Etxeberri, Iņaki

Iņaki Esnaola Deban jaio zen 1948an. Abokatu eta politikari euskalduna. Euskal preso politikoen defentsan lan egin zuen 1973az geroztik. Herri Batasunako (HB) buruzagia izan da koalizioa sortu zenetik 1991 arte; Gipuzkoako eta EAEko instituzioetan eta Espainiako parlamentuan HBren ordezkaria izan da. HBko beste zenbait kiderekin Madrilen zegoela tiroka eraso zieten eta larri zauritu zuten (1988); atentatu berean Josu Muguruza HBko diputatua hil egin zen. 1991n, HBko kargu eta ardurak utzi egin zituen, desadostasun politikoak zirela medio.

Iturria: Harluxet