Dubois, Guillaume
Guillaume Dubois Brive-la-Gaillarden jaio zen 1656an eta Versaillesen hil 1723an. Kardinal eta politikari frantsesa izan zen. Kanpo-arazoetarako ministro (1718), Cambraiko artzapezpiku (1720), kardinal (1721) eta lehen ministro (1722) izan zen. Aliantza Laukoitza antolatu zuen (1718).
Loturak: Orléansko dukea, Felipe II.a;
Iturria: Harluxet