Orléansko dukea, Felipe II.a
Felipe II.a Orleanskoa Saint-Cloud-en jaio zen 1674an eta Versaillesen hil 1723an. Frantziako erregeordea (1715 - 1723), Luis XIII.aren biloba. Dubois kardinalaren laguntzarekin, bere osaba Luis XIV.aren absolutismoaren aurka egin zuen. Honek ez zuen bere testamentuan erregeorde izendatu, baina Parisko parlamentuak izendatzea lortu zuen. Ingalaterrarekin aliaturik burutu zuen kanpo-politikak gatazkak sortu zizkion Felipe V.a Espainiakoarekin. Barne-politikan John Law-en finantza-erreforma ezartzen saiatu zen, baina porrot egin zuen.
I: Harluxet