Donato

Donato, Kartagoko apezpiku zismatikoa, gutxi gorabehera 270ean jaio zen eta Galia edo Hispanian hil, 355ean gutxi gora behera. Dioklezianok kristauen aurka agindutako jazarpena amaitzean, Kartagoko apezpikuari eta honen diakono Zezilianori aurre egin zien, elizgizon damutuak onartzeagatik. Zeziliano Kartagoko apezpiku izendatu zutenean, zisma donatista izenekoari hasiera eman zion (311). Gero bera bihurtu zen eliza zismatikoaren apezpiku eta Erromaren aginte politikoaren kontra borrokatzen ziren berbereen gidari (313). Latrango (313) eta Arlesko (314) kontzilioek kondenatu egin zuten.

Iturria: harluxet