Diokleziano, Kaio Aurelio Valerio
Kaio Aurelio Valerio Diokleziano Salona ondoan, Dalmazia, jaio zen 245ean eta 313an hil zen. Erromako enperadorea (284 - 305). Numeriano hil zenean, armadak bera izendatu zuen enperadore. Bitan banatu zuen Inperio erromatarraren administrazioa: mendebaldea Maximinoren eskuetan utzi zuen eta ekialdea beretzat gorde. Inperioko segurtasuna sendotu nahian, Galerio eta Konstantzio Kloro zesar izendatu zituen (293); tetrarkia osatu zuten hala, bera izanik lauetan nagusi. Administratzaile bikaina izan zen, inperioa 12 diozesitan banatu eta armada berrantolatu egin zuen. 303 - 313 bitartean kristauen aurkako jazarraldi izugarria egin zuen. 305ean, Maximinorekin batera, Konstantzio eta Galerioren alde abdikatu zuen.
Iturria: Harluxet