Diez de Ulzurrun, Pedro
Pedro Diez Ulzurrungoa Iruñan jaio zen 1925ean eta bertan hil 1994an. Mediku eta euskaltzalea izan zen. Príncipe de Viana aldizkariaren euskarazko argitalpenaren sortzaile eta zuzendari (1966 - 1973) eta Nafarroako Diputazioko euskararen erabilera sustatzeko saileko zuzendari (1957) izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo lehen urteetako Nafarroako Bertsolari-txapelketak antolatu zituen. "El Diario de Navarra" aldizkariko euskarazko ataleko kolaboratzaile eta euskaltzain urgazlea izan zen.
Iturria: Harluxet