Diaz de Rada, Eustakio

Eustakio Diaz de Rada Andosillan jaio zen 1815ean eta Abanton hil 1874an. Lehen Gerra Karlistan komandante zela, San Fernandoko gurutzea irabazi zuen (1847). Pixkanaka goi-mailako kargu militarrak lortu zituen eta Bigarren Gerra Karlistako lehen altxamenduan bera izan zen buru (1872). Traidore izatea leporatu eta kargutik kendu zuten.

Iturria: Harluxet