Destrade, Jean Pierre

Jean Pierre Destrade Miarritzen jaio zen 1941ean. Frantziako Alderdi Sozialistan egin du karrera politiko osoa. Miarritzeko Udalean zinegotzia (1973), Asanblea Nazionaleko diputatua (1981 - 1988) eta PSko talde parlamentarioko bozeramailea (1982-83) izan zen. Hiriburuko kantonamenduko hauteskundeetan Pirinio Atlantikoak departamenduko Kontseilu Nagusiko kontseilari hautatua izan zen (1988); udal-hauteskundeetan abertzaleen hautagaitzarekin Hiriburun (1989). Berriro kontseilari hautatu zuten Hiriburun (1994), baina 1995ean ustezko diru-iruzurra, salaketa faltsua eta dokumentu faltsuen erabilera leporatu zioten, atxilotu egin zuten eta bederatzi hilabetez espetxean egon zen.

Iturria: Harluxet