Bidart, Filipe

Filipe Bidart Baigorrin jaio zen 1953an. Iparretarrak erakundeko buruzagia. Apaiz-ikasketak utzi ondoren ikastoletan hasi zen lanean. Iparretarrak taldearen sorreran parte hartu zuen (1972). Klandestinitatera pasatu zen (1981). Poliziak Bokalen atxilotu zuen (1988) eta bi polizia hil izana leporatuta betiko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Iturria: Harluxet