<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Iparretarrak (IK)

Ipar Euskal Herriko erakunde armatu abertzale eta sozialista. 1972an agertu zen lehen aldiz Urepelen eta lehen atentatua 1973an egin zuen. Ipar Euskal Herria frantses turismo-gune eta atseden-leku bilakatzen ari dela salatu du eta, batez ere, frantses administrazioaren bulego ofizialen eta turismo-instalazioen aurka egin ditu atentatuak. 1980ko martxoan IK-ko Txomin Olhagarai eta Ramuntxo Arruiz hil ziren zeramaten bonba batek ustekabean eztanda egin zienean. 1982ko martxoan, IKk CRSko polizia bat hil zuen eta 1984an poliziak IKko Didier Laffite hil zuen eta Jean Gabriel Mouesca ustezko buruzagia atxilotu.

1987an Maddi Heguy eta Cristophe Isteke militanteak hil ziren lehergailu batek eztanda egin zienean eta poliziak ofentsiba handia egin zuen IKren aurka. 1988an Filipe Bidart atxilotu eta betirako kartzela-zigorra ezarri zioten. 1993an IKk Ipar Euskal Herrirako autonomi proiektu baten zirriborroa aurkeztu zuen eta euskara eta euskal kulturaren aldeko politika errebindikatu.

Iturria: Harluxet