Berceo, Gonzalo de
Berceoko Gontzalo, Errioxako Berceon jaio zen, 1195ean (g.gb.) eta Donemiliaga Kukulan hil 1265ean (g.gb.). Poeta errioxarrak nafar erromantzez idatzi zuen, baina euskarazko hitz ugari erabili zituen "Don Bildur" bezalako pertsonaiak deskribatzerakoan. "Klerezi poesiako" eskolako lehen idazlea izan zen. Gai erlijioso eta santuen bizitzez idatzi zuen. Bere idazlanak ezaugarri dialektalez josiak daude, errealismo handiko hizkuntza erabili zuen eta, tarteka, euskal hitzak ere ageri dira "San Domingo Siloskoaren bizitza"; "Andre Mariaren mirariak"; "Santa Oriaren bizitza".
Iturria: Harluxet/ Euskara euskaldunon hizkuntza/