Beaumont, Karlos
Karlos, Beaumont leinukoa, 1361ean jaio eta 1433an hil zen. Luis Beaumontekoaren eta Maria Lizarazukoaren sasiko semea. Dinastiaren fundatzailetzat edo iturburutzat hartzen da: Normandiako konderria, Evreux familiaren esku zegoena. Ane Curton, Guiche-ko andrearekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituzten: Joan, Luis eta Isabel.
Karlos Beaumontekoa gizon aberatsa izan zen. Nafarroako alferez nagusi izendatu zuten 1379an; Ingalaterran enbaxadore eta Lapurdiko baile izan zen. Gaztelako-Kapitain izan zen Donibane Garazin; Nafarroako erregearen zerbitzukoa; Ingalaterrako erregearen zerbitzukoa Maulen; eta era berean, Labourd-eko bailea (1390-1432). Bere jabetzan zeuzkan Castejon, Uxue eta Arroniz. Gazteluak ere menpean zituen: Unx-eko S. Martin, Larraga, Beire eta Garaņo, eta baroniak Behorleguy eta Guiche-koa.
Iturria: Elhuyar/ Goyhenetche