Balparda Las Herrerias, Gregorio

Gregorio Balparda Bilbon jaio zen 1874an eta bertan hil 1936an. Filosofia eta Letretako doktorea, Bilboko alkatea (1906) eta abertzaleen aurka sortutako Liga Monárquica de Vizcaya taldeko buruzagietako bat izan zen (1917). Gorteetan Balmasedako diputatua izan zen (1919 - 1923) eta Espainiako Bigarren Errepublika garaiko Lizarrako autonomi estatutuaren aurka altxatu zen. Sabino Aranaren jarraitzaileen kontra egitearren Bizkaiko historia ikertzeari ekin zion; "Historia Crítica de Vizcaya y sus fueros" hiru liburukitan argitaratu zuen obra (1923, 1933 eta 1945). "El porvenir de la Villa, Plaza y Puerto de Bilbao y el Estatuto Vasco" (1933) eta "La Tercera República y la restauración del Estatuto Nacional" (1935) liburuak ere argitaratu zituen. 

Iturria: Harluxet