Antso Gilen (Gilermo Antso)
Antso Gilen Baskoniako printzea eta Gaskoniako dukea (961- 996) izan zen, "Dominus totius Wasconiae" tituluz ere ezaguna. Antso Gartzesen semea. Baskoniako apezpiku nagusi Gonbaldus-en anaia.
Gaur egungo Condom eta Leskar hiriak izan zituen gorte-hiri nagusi. Bordeleko konderria Gaskoniara batu zuen (977). Gartzia I.a Santxez Nafarroako erregearen zerbitzuan goi-mailako buruzagi militarra izan zen gaztetan eta horren alaba Urrakarekin ezkondu zen.
Iturria: Lur Entziklopedia/ Iturria: Harluxet