Alvarez de Eulate, Joan
Joan Albarez de Eulate Agurainen jaio 1683an eta Málagan hil zen 1755ean. Gaztetatik elizaren administrazioan kargu garrantzitsuak izan zituen, besteak beste, Valentziako Inkisizioaren fiskal (1715), Valentzia eta Granadako inkisidore eta Gorteetako inkisidore nagusi egin zuten (1739). Málagako apezpiku izan zen (1744 - 1755).
Iturria: Harluxet